viernes, 17 de febrero de 2017

PERKUSIOA AULKIETAN

Bueno buenoooo hemen gara berriro ere gure gauzatxoak zuekin partekatzen!oraingo honetan bideo batzuk erakutsi nahi dizkizuegu! Basaurin euskeraren egunerako egindako lan bat oinarri harturik, guk ere Gordexolan lan polit hori egitea erabaki genuen eta jo ta su hasi ginen makiltxoekin perkusioa sortzen. Gero kalera irten gara grabazioak egitera eta hau izan da emaitza! Talde biek, bai 5. eta bai 6. mailakoek izugarrizko lana egin dute beraz espero dugu zuen gustoko izatea!Zorionak txapeldunak!Segi horrela!