jueves, 25 de mayo de 2017

Geroarte Gorde!

Atzoko egune ZORAGARRIXE izen zalako...ez dot iñoiz ahaztuko, zuengandik daroadan maitasunek ez dekolako ez neurririk ez prezixorik...MIL ESKER!Honelako momentuekaz zertarako gure dot oposaketa bat gainditu?hau da nire garaipena, zuetako guztixek eta bakoitzak emondako zatitxu bakoitza, zuek eitzen dozuelako gure lanbidie hain politxe ta esker onekoa izetie. Nork deko bestela hau beran lanien?ITZELAK zarie benetan, jarraitxu holan!
Nire bixotz barru barrutik besarkada bat bakotzantzako eta eurreraaa!Ez da ezer geratzen merezitako uda disfrutetan hasteko eta!

jueves, 18 de mayo de 2017

Kaixo berriro ere lagunok,
Gaur 4 eta 6. mailakoak elkarlanean aritu gara eta musikograma baten instrumentalizazioa egin dugu. G. Bizet-en Carmen obrarena hain zuzen ere. Hainbeste garela eta, ez da audioa ondo entzuten baina hainbeste saiakera eta gero ez dugu berriro grabatu, jeje...

GORPUTZ HEZKUNTZA

Egunon ekipo!
Nahiz eta hau musikako bloga izan, aurton gorputz hezkuntzako saioak ere konpartitu ditugu elkarrekin eta orain atzera begira momentu politak eta dibertigarriak pasatu ditugu. Askotan grabaketak egin ditugu eta gero ez ditugu igo, beraz, orain pelikula bat egin dut eta hamen dituzue urtean zehar igarotako momentu batzuk. Jesarri ta ikusi lasai, luzea da eta!
Eskerrik asko!

miércoles, 17 de mayo de 2017

Gaur gelako momentu bat...txirulan Titanic jotzen, momentu polita!Zer iruditzen?
Eskerrik asko 4.mailako Unax-i grabatzen laguntzearren!

Kaixo lagunok!
Denbora asko daramate 3. ziklokoek hau igotzeko zain baina arazo tekniko batzuk direla eta ezin izan gara aurreratu. Gaur egun ere 5. mailakoen estekekin arazoak daudela antzemango duzue baina konpontzeko saiakera guztiak jarraitu bitartean begiratu zer nolako lana egin duten artista hauek!
Gaur egun teknologia berriek gure gizartean daukaten eragina dela eta, unitate didaktiko bat soilik IKT baliabideak erabiliz lantzea erabaki genuen. Euskal taldeen gaia, baliabide digitaletan oinarrituz aurrera eraman dugu: interneta, arbela digitala, wix orrialdeak,ordenagailu eramangarriak,...informazioa lortu eta tratatzeko ezagutzen genituen bide guztiak! Hori horrela izanik hemen daukazue azken produktua, web orrialde bat sortu dute lortutako informazio guztiarekin. Talde bakoitzaren gainean klik eginez gero, drive dokumentu bat zabalduko zaizue beraien idatziak irakurtzeko eta audioak ere entzun ditzakezue!Baina bueno...ez dizuet nik kontatuko...sartu eta arakatu zuek!
                                                https://iruiz65.wixsite.com/euskalmusika