6. MAILA

Kaixo berriro ere lagunok,
Gaur 4 eta 6. mailakoak elkarlanean aritu gara eta musikograma baten instrumentalizazioa egin dugu. G. Bizet-en Carmen obrarena hain zuzen ere. Hainbeste garela eta, ez da audioa ondo entzuten baina hainbeste saiakera eta gero ez dugu berriro grabatu, jeje...

Kaixo lagunok!
Denbora asko daramate 3. ziklokoek hau igotzeko zain baina arazo tekniko batzuk direla eta ezin izan gara aurreratu. Gaur egun ere 5. mailakoen estekekin arazoak daudela antzemango duzue baina konpontzeko saiakera guztiak jarraitu bitartean begiratu zer nolako lana egin duten artista hauek!
Gaur egun teknologia berriek gure gizartean daukaten eragina dela eta, unitate didaktiko bat soilik IKT baliabideak erabiliz lantzea erabaki genuen. Euskal taldeen gaia, baliabide digitaletan oinarrituz aurrera eraman dugu: interneta, arbela digitala, wix orrialdeak,ordenagailu eramangarriak,...informazioa lortu eta tratatzeko ezagutzen genituen bide guztiak! Hori horrela izanik hemen daukazue azken produktua, web orrialde bat sortu dute lortutako informazio guztiarekin. Talde bakoitzaren gainean klik eginez gero, drive dokumentu bat zabalduko zaizue beraien idatziak irakurtzeko eta audioak ere entzun ditzakezue!Baina bueno...ez dizuet nik kontatuko...sartu eta arakatu zuek!
                                                https://iruiz65.wixsite.com/euskalmusika


Gabonak gainean ditugu eta Olentzeroren egunerako ahotsak eta gorputzak astintzen hasiak gara. Aurton dantza polit bat ikasi dugu eta zuekin konpartitu nahi dugu oraindik gelditzen diren bi egunetan etxean gehiago ensaiatu nahi izanez gero dudak argitzeko. Oraingo honetan 6. mailakoen laguntza izango duzue, beraiek grabatu bait dute gelan dantza zuei lana errazteko asmoz!
Hasi dantzatzen!

4 comentarios: